Izen ematea

donostia

Topaketaren ezaugarri eta eginkizun nagusietako bat Europan hizkuntzak biziberritzen diharduten jardunbideen aniztasuna erakustea den neurrian, egitarauan ere aniztasun hori islatu nahi izan da.

Hala, saio batzuk publiko ororen interesekoak direla iritzita, bakarkako saio gisa antolatu dira egitarauan. Beste kasu batzuetan, berriz, jendearen interes-esparruak desberdinak direla aintzat hartuta, saio paraleloak antolatu dira, nork bere interesekoa dena aukera dezan, eta, hala, eragile gehiagok izan dezaten aukera beren jardunbideari eta lan-esparruari buruz hitz egin, eztabaidatu eta hausnartzeko.

Horiek horrela, izena emateko orria betetzerakoan, antolatuta dauden saio paraleloak erakutsiko dira, eta norberak aukeratu beharko du zeinetara joan nahi duen.

Saioetara entzule gisa joatea ez da izango, dena den, Topaketako parte-hartzaileen aukera bakarra. Parte-hartzaile guztiek izango dute aukera aurkezpenetan parte hartu duten eragileekin zein bestelako jardunbideetakoekin harremanetan egoteko. Helburu horretarako tartea izango dute Esperientzien Trukegunean, zein atsedenerako eta bazkaltzeko tarteetan.

Izena emateko, jarraitu esteka honi:

Izena eman